Agerpena

Sinopsia

AGERPENA, 70 minutuetan zehar, mamu bat bere bizilekura itzuli eta mirari ulertezinak lortzeko gai dela erakutsiko digun ikuskizuna da. Publiko guztientzako mentalismo ikuskizuna, Hodeirengan ohikoa den komedia eta trakestasun kutsua daukan espiritismo ñabardurekin zipriztindua.

Egokiera honetarako bereziki prestatutako errepertorioa: eszenatokian mamuaren agerpen handiarekin bukatuko duten asmaketak, lebitazioak edo arrisku jokuak.

Literaturaren hasieratik mamuak istorio ilunen protagonistak izan dira… Prest esperientzia hau bizitzeko? Agian beldurra baino… barrea eragiten du.

Informazio orokorra

IKUSKIZUN MOTA

Magia – Antzerkia – Komedia – Misterioa – Mentalismoa.

PUBLIKO MOTA

Familiarra edo heldua.

GOMENDATUTAKO ADINA

05 urtetik gora.

IRAUPENA

70 minutu.

HIZKUNTZAK

Euskara edo gaztelania.

Informazio teknikoa

MUNTAI DENBORA

2,5 ordu.

DESMUNTAI DENBORA

Ordu bat.

BEHARREZKO GUTXIENEKO ESPAZIOA

5m zabalera X 4m sakonera X 2,20 metro altuera.

– Areto eta kalerako ikuskizuna.
– Eszenatoki eta lurrean antzeztu daiteke.
– Leku esanguratsuetan antzezteko bikaina: gazteluak, komentuak, hondakinak, monastegiak, gotorlekuak…
– Beharrezko kasuetan konpainiak soinu ekipoa eta oinarrizko argiztapena eramaten du.
– Aktore bat + Teknikari bat.

IKUSKIZUNAREN DOSIERRA

Deskargatu

KARTELA

Deskargatu

BEHAR TEKNIKOAK

Deskargatu

Skip to content