Essentia
Sinopsia
Hodeik (2025eko Magia Sari Nazionala) ESSENTIA aurkezten du, magia ikuskizun harrigarri, parte-hartzaile eta bisual bat, maila goreneko ilusionismoa, umorea eta clown hizkuntza uztartzen dituena publiko guztientzako proposamen batean.
Eszenaratze zaindu batekin eta inpaktu handiko ideia modernoekin, ESSENTIA (latinetik: esentzia) gure ingurua eta gaur egun garen hori ezagutzeko gonbidapen magiko bat da, gure izaeraren parte den pieza bakoitza aurkitu eta ulertzeko.
Magia emozio bihurtzen duen esperientzia partekatua!
Informazio orokorra
IKUSKIZUN MOTA
Magia – Antzerkia – Komedia – Klowna.
PUBLIKO MOTA
Familiarra.
GOMENDATUTAKO ADINA
5 urtetik gora.
IRAUPENA
60 minutu.
HIZKUNTZAK
Euskara edo gaztelania.
Informazio teknikoa
MUNTAI DENBORA
2 ordu.
DESMUNTAI DENBORA
Ordu bat.
BEHARREZKO GUTXIENEKO ESPAZIOA
5m zabalera X 4m sakonera X 2,50 metro altuera.
– Areto eta kalerako ikuskizuna.
– Eszenatoki eta lurrean antzeztu daiteke.
– Beharrezko kasuetan konpainiak soinu ekipoa eta oinarrizko argiztapena eramaten du.
– Aktore bat + teknikari baten aukera biran.