Magia tailerrak

Sinopsia

Nork ez zuen haurtzaroan mago izan nahi zuela amestu? Unea iritsi da. Topaketa sekretua proposatzen duen mago profesionala, non publikoa harritzeko metodo guztiak agerian jarriko ditu. Gure truko propioak fabrikatu, entseatu eta antzeztuko ditugu.

Gainera, balioak landuko ditugu, trebetasunak ikasiko ditugu eta elkarlanean arituko gara. Ondo pasako dugu eta ikasitakoa senide, lagun eta kalean harritu nahi ditugun ezezagunen aurrean taularatzeko prest joango gara etxera.

 

Heldua zara? JARDUERA HAU EZ DAGO SOILIK HAURRENTZAT ZUZENDUA. Gure tailerrak era berean helduekin egiteko prest daude; talde-lana, publiko aurrean hitz egiteko trebetasuna eta pentsamendu sortzailea sustatzeko modu bikaina eskainiz.

Informazio orokorra

IKASLE KOPURUA

Guztiz moldagarria (25 pertsona inguru saio bakoitzeko gomendagarria).

IKASLEEN ADINA

Guztiz moldagarria (05 urtetik gorako taldeak, 05 eta 12 urte bitartekoak, nerabeak, helduak…).

IRAUPENA

60 edo 90 minutuko saioak (baita hainbat saio elkarren segidan egiteko aukera ere).

HIZKUNTZAK

Euskara edo gaztelania.

Informazio teknikoa

MUNTAI DENBORA

30 minutu.

DESMUNTAI DENBORA

30 minutu.

BEHARREZKO GUTXIENEKO ESPAZIOA

Talde-mahaiak eta etortzen diren ikasle kopururako aulkiak.

– Tailerra bertaratutakoen kopuru eta adinetara, hala nola jarduera egiten den tokira guztiz pertsonalizatzen da.
– Tailerra garatu eta trukoak fabrikatzeko, baita ikasleek etxera eramaten dutena ere, konpainiaren esku, material guztia eramaten dugu.

JARDUERAREN DOSIERRA

Deskargatu

Skip to content