3 Elementu – 360ºko Murgiltze-Esperientzia
Sinopsia
Jaio, hazi, ikasi… eta bidean galdu egiten ditugu.
3 Elementu: sormena, kuriositatea eta pasioa.
Haurtzaroan hegan egiten uzten diegu; helduaroan, berriz, hegoak mozten dizkiegu.
Irudimenez, fantasiaz eta harriduraz beteriko kontakizun eszenikoa. Gaur garen horretara eraman gaituzten 3 Elementuak zeharkatzen dituena, non ilusionismoa aitzakia bihurtzen den oroimenari eta partekatutako bizipenei leiho bat irekitzeko.
Eguneroko zaratatik urrun, topaketa intimo bat; paper txiki bat, txirrin bat eta artilezko bola bat besterik behar ez den lekua, istorioak kontatzeko, hunkitzeko eta hausnarketarako gonbita egiteko.
ESTREINALDIA irailak 2, 3, 4 eta 5. Gayarre Antzokia (Iruñea).
14 emanaldi – Sold Out.
- Ipar Eszena Bidea 2026ko Gomendatuen Koadernoan barne.
- Ipar Eszena Bidea 2026 programatua.
- Te Veo 2026 Jardunaldietan programatua.
Informazio orokorra
IKUSKIZUN MOTA
Antzerki-esperientzia murgiltzailea.
PUBLIKO MOTA
Familiarra.
GOMENDATUTAKO ADINA
07 urtetik gora.
IRAUPENA
40 minutu (multipase formatua).
HIZKUNTZAK
Euskara edo gaztelania.
Informazio teknikoa
MUNTAI DENBORA
4 ordu.
DESMUNTAI DENBORA
Ordu bat.
BEHARREZKO GUTXIENEKO ESPAZIOA
6m zabalera x 6m sakonera x 3m altuera. Bi formatu eskuragai: ikus-entzunezko bertsioa eta eszenografia bertsioa.
· Espazio itxietarako ikuskizuna.
· Espazioaren materialera moldagarri den fitxa teknikoa eskuragai. Ez ohiko espazioetan emanaldiak egiteko konpainiak beharrezko material guztia eraman dezake (soinua, argiak…).
· 2 aktore + teknikari bat.
IKUSKIZUNAREN DOSIERRA
KARTELA
FITXA TEKNIKOA
PUBLIKOAREN IRITZIA
3 ELEMENTU PRENTSAN (Diario de Navarra)
3 ELEMENTU PRENTSAN (Diario de Noticias)
Ekoizpena
Hodei Produkzioak.
Kolaboratzailea
Yarleku Teatro, Gayarre Antzokia Udal Fundazioa.
Zuzendaria eta gidoia
Odei Domingo.
Zuzendari-laguntzaile eta errejidorea
Imanol Celigueta.
Aktoreak
Odei Domingo eta Imanol Celigueta.
Konplizitatea
Marcos Waldemar, Adrian Vega, Isaac Jurado.
Bideoa
Rodamos Films.
Argazkiak
Pablo Lasaosa.
Jantziak
Harilan eta Carmen Mendiluce.
Banaketa
Hodei Produkzioak, Sketch Eventos.