Sentsazioak
Sinopsia
Hodei magoak ikuskizun berri bat aurkezten digu non, hari bezala, teknologia berriak aztertzeko erronka onartu du. Gauzak hainbeste aldatu dira, orain “smartphone” batekin besapean jaiotzen garela.
SENTSAZIOAK eszenaratze bisual batez hornitutako show handia da; zibersegurtasun, teknologiaren erabilera eta gizartean daukan eraginari buruz hitz egitea baimenduko diguten inpaktu handiko magia ideiekin.
Erritmoz eta umorez betetako publiko guztientzako ikuskizuna, ilusio handi, proposamen berritzaile eta sorpresa ezinezkoekin. Zuregan SENTSAZIOAK bizi nahi baldin badituzu, hau zure tokia da. Altxa dezagun oihala!
Isiltasuna sortzen da, iluntasuna iristen da. Zure besaulkian emanaldia hastea itxoiten duzun bitartean hurrengo orduan biziko duzuna imajinatzen hasten zara. Oihala irekitzen entzuten duzu eta une zehatz horretan… Telefono mugikor bat jotzen hasten da! Benetan? Orain?
Informazio orokorra
IKUSKIZUN MOTA
Magia – Antzerkia – Komedia – Ilusio handiak – Bisuala.
PUBLIKO MOTA
Familiarra.
GOMENDATUTAKO ADINA
05 urtetik gora.
IRAUPENA
80 minutu.
HIZKUNTZAK
Euskara edo gaztelania.
Informazio teknikoa
MUNTAI DENBORA
6 ordu.
DESMUNTAI DENBORA
1,5 ordu.
BEHARREZKO GUTXIENEKO ESPAZIOA
7m zabalera X 5m sakonera X 5 metro altuera.
· Aretorako ikuskizuna.
· Espazioaren materialera moldagarri den fitxa teknikoa eskuragai.
· 2 aktore + teknikari bat.
IKUSKIZUNAREN DOSIERRA
DOSIER PEDAGOGIKOA
KARTELA
FITXA TEKNIKOA
Ekoizpena
Cia Mago Hodei Magoa.
Kolaboratzailea
Gayarre Antzokia Udal Fundazioa.
Zuzendaritza eta gidoia
Odei Domingo.
Zuzendaritza laguntzaile eta errejidorea
Imanol Celigueta.
Aktoreak
Hodei magoa (Ilusionista), Imanol Celigueta (Eszenatoki laguntzailea).
Argi eta soinu teknikaria
Pedro Vicuña.
Argazkigintza eta bideogintza
Santi Echeverria.
Estudioko argazkigintza
Eugenio Zuñiga.
Off ahotsa
Xabier Artieda.
Diseinu grafikoa
Pedro Vicuña.
Jantziak
Harilan.
Ilusioen eraikuntza
Lee Alex, Jim Steinmeyer, Adrian Soler, La Factoria Magica, Manolo Talman, Maili, Nano Tena.
Banaketa
Cia Mago Hodei Magoa, Txalo Produkzioak, Sketch Eventos.